Giro ederra jarri du goizean haur eta gaztetxoen kirol saioak Elizmendi auzoan. Beroketa egin dute lehenik, eta jolasean aritu dira ondoren. Horren ostean, kirol proba ezberdinak egin dituzte, Beñat Garcia eta Aritz Segurola herritarrek gidatuta. Bitartean, helduek meza izan dute Santa Kruz ermitan. Lanak amaitzean, hamaiketakoa eta toka txapelketa egingo dute.
Arratsaldean, berriz, helduek neurtuko dituzte indarrak 17:00etan egingo duten herri kirol saioan, Arabako Badaiotz herri kirol taldearekin. Buruhandiak eta trikitilariak ere izango dira tartean. Ximonen igoerarekin agurtuko dituzte festak, 20:00etan.