Larunbatean abiatuko dituzte Berastegiko gazte festak. Mus txapelketa herrikoia egingo dute 15:00etan, eta ondoren, frontenis finalak izango dituzte jokoan, 18:00etatik aurrera. Datorren asteburuan, martxoaren 15ean eta 16an emango diote jarraipena egitarauari, eta egun horietan beste hainbat ekintza izan dituzte aukeran.
EGITARAUA
Martxoak 9, larunbata
- 15:00. Mus txapelketa herrikoia.
- 18:00. Fronteniseko finalak.
Martxoak 15, ostirala
- 18:30. Futbol partidu mistoa. Helduak eta gazteak. Ondoren, poteoa herrian zehar.
- 21:00. Afaria aparkaleku azpian, Euskal Parrilaren eskutik. Ondoren, DJ Arra.
Martxoak 16, larunbata
- 18:00. Sagardo dastaketa. Tartean, toka txapelketa.
- 21:00. Zahagi ardoa frontoian. Ondoren, bingoa.
- 00:00. 3TTU erromeri taldea. Jarraian, parranda Urepele Elkartean goiza aldera arte.