Udaleku irekietarako izen ematea zabaldu dute

Tolosaldeko Ataria 2024ko api. 29a, 10:24

Irurako udalaren webgunean eman dezakete izena ume eta nerabeek maiatzaren 9a baino lehen.

Goiza Pasa udaleku irekiak 2013-2019 urte bitarteetan jaiotako haurrekin hasiko dira. Bi txandatan antolatu dituzte udalekuak, uztailaren 1etik 12ra eta uztailaren 15etik 24ra. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara izango dira udalekuak eta 09:00etatik 10:00etara zaintza zerbitzua egongo da.

Izen emateak maiatzaren 9ra arte egin beharko dira, Irura.eus atariko Haur, Nerabe eta Gazteak atalean.

Toki horretan bertan egin beharko dute izen ematea 2008 eta 2012 urteen artean jaiotako nerabeek. Hauek ere uztailaren 1etik 23ra izango dute programazioa eta egunka matrikulatu ahal izango dira, beraien interesen arabera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!