Tolosaldeko Etxebizitza Sindikatuak aholkularitza bulego bat ireki du Tolosan, Plaza Berriko Abastos eraikinean. Apirilaren 29an eta maiatzaren 13 eta 27an egongo da zabalik, 17:00etatik 19:00etara, eta honako egoeratan dauden pertsonei dago zuzenduta, sindikatuko kideek esan dutenez: etxebizitzaren hipoteka edo alokairua ordaindu ezin dutenei, hornidura gastuak ordaintzeko zailtasunak dituztenei, etxebizitzako kontratua amaitu eta beste etxebizitza batetara joateko modurik ez dutenei, etxetik joateko jabearen presioa jasaten ari direnei eta bizi diren herrian errolda lortu ezin dutenei.
Bulegora gerturatu ezin dutenek 613 76 82 48 telefono zenbakira deitu dezakete edo esindikatua.tolosaldea@gmail.com helbidera idatzi.