Zizurkilgo Herriguneko San Millan eskolari izena aldatzeko prozesua martxan da. Zenbait guraso eta irakaslek abiatu dute prozesua eta orain arte erabakia hartzeko bilerak eta eskolako barne lanketa egiten aritu dira. Beste urrats bat eman eta lanean ari den batzordeak azalpenak emateko batzarra deitu du. Martxoaren 14an, osteguna, 19:00etan izango da Argurutzeko lokalean, udaletxe parean.
Interesa duten herritarrei parte hartzeko deia egin diete.