'Energia, bizitzaren motorra'. 10:30-12:30. Berdura plazan, Erniobea eta Fleming ikastetxeetako ikasleek sortutako kartelen erakusketa. 18:00. Gurea antzokian, 'Energia aurkezteko gakoak' hitzaldia. Zubimusuko DBHko ikasleen eskutik, Enherkom herri-kooperatibako kideekin batera.
Tomatearen tailerra. Tomate landareak osasuntsu edukitzeko kontuan eduki beharrekoak azalduko dituzte: landaketa distantzia, zaintza, tratamenduak...
LGTBIQ+ fobiaren aurkako eguna. 11:00. Herriko ikastetxeetako ikasleek Berdura plaza apainduko dute. 17:30. Txapa tailerra, Berdura plazan.
12:03. Karro poteo eta jolasak. 13:12. Ekitaldia Remiren monolitoan. 14:01. Bazkaria. 15:30. Klimak. 18:00. DJ Bullekin poteoa. 21:00. Kontzertuak. Habi, Des-kontrol, Kontralde eta DJ sorpresa.
Treba gurasoak. 'Osasun mentala: zeure burua ulertzen ikasi'. Nerabeen gurasoei zuzenduta, eta Estibaliz Ansotegi psikologoak eskainiko du.
Memoria historikoari eskainitako eguna. 17:00. Subijana eraikinean bisita gidatua. Oihal fabrika zaharraren berri emango du Fanny Alonsok, eta bertan lanean aritutako emakume adinekoak gonbidatuko dira bereziki, elkarrizketan aritzera. Eta egun, Subijanan Bertsozale Elkarteak egiten duen lana azalduko dute Bertsozale Elkarteko kideok. 18:00. 'Emakumeen haria' muralaren inaugurazioa. Izaro Lizarragak eta Arantxa Orbegozok horma-irudian islatu dutena azalduko dute. Maialen Lujanbioren bertsoa ere plazaratuko da ekitaldian. 19:00. Oihal fabrikari eta garaiko emakume bertsolariei eskainitako bertso saioa. Oihana Iguaran, Amaia Agirre, Alaia Martin eta Nerea Ibarzabal.
'Baratzeko plangintza, errotazio eta asoziazioak'.