Auzolan eguna. Lasarbe erreka garbituko dute kiroldegitik hasi eta ikastolako haurrek baso eskolan erabiltzen duten eremuraino.
Buruntzunzin elkarteak deialdia egin du, auzolanean aritzeko. Garbiketa orokorra eta egur-lanak egingo dituzte. 09:00etan txabolan bertan gelditu dira eta hamaiketakoarekin bukaera emango diote.
Tolosako Azokako lagunentzat ikastaroa. 'Ezagutu gure zuhaitzak'. Mendi bisita gidatua Libe Martinez de Rituerto eta Eneko Barriola biologoen eskutik. San Estebandik Lizardiko monumentura.
2024ko Euskal Herriko kilometro bertikaleko koparako puntuagarria.
10:30-14:00 eta 16:00-19:30. Ate irekiak, Topic-en. 11:00. Bisita gidatua doan, euskaraz. 12:30. Bisita gidatua doan, gaztelaniaz. 12:00. Fotopic argazki erakusketaren inaugurazioa eta sari banaketa. 16:00-18:00. Sorkuntza gunea, Anbigu aretoan. 19:00-20:00. Koktel zuria, Bide-Bideren eskutik.
11:00. Liburu eta aurkezpena eta solasaldia. Erabilera anitzeko gelan. Kristina Berasain, 'Sahara, herri bat erresistentzian' liburuaren egilea. Taleb Alisalem, 'Sahara Occidental, un viaje a la libertad' liburuaren egilea. *Euskara-hassania itzulpena egongo da. 13:30. Bazkari sahararra, plazan. Pikoteoa, haragi brotxetak, kuskusa saltsarjekin eta postrea. 16:30. Kontzertua. Hayuh Romsi musikaria. Eguerditik aurrera musika eta erakusketa plazako haiman.
Urepele elkarteak antolatuta. 11:30. VIII. Pintxo lehiaketa. 13:00. Pintxo dastaketa. 14:30. Herri bazkaria. 16:00. Euskal jolasak. 17:00. Erromeria eta jarraian lunch-a Urepele elkartean.
12:00. Irabi Azpiko Edurneri esker ona, balio anitzeko gelan. 13:30. Bazkari herrikoia tabernan. 18:00. Ibiur Harria harrijasotze txapelketa.
12:03. Karro poteo eta jolasak. 13:12. Ekitaldia Remiren monolitoan. 14:01. Bazkaria. 15:30. Klimak. 18:00. DJ Bullekin poteoa. 21:00. Kontzertuak. Habi, Des-kontrol, Kontralde eta DJ sorpresa.
Goizean. Bi ibilbide egingo dituzte, oinez. 12:30. Haur eta gazteentzako herri kirolak, Goltzurko zelaian. 13:30. Talde guztien iritsiera. 14:30. Bazkaria. 16:00. Mus txapelketa. 17:00. Toka txapelketa.
Aldibereko xake partidak umeentzat. 16 urte arte. Xake jokalaria: David Parron.
Mariren alabak emakume taldea eta Altzoko Udaleko Berdintasun sailak antolatuta, autodefentsa feminista tailerrak eskainiko dira bi taldetan banatuta. Gutxienez 8 laguneko taldea osatu beharko da eta gehienez 20koa. Maiatzak 18 eta 25.
Jaien hasiera17:00. Toka txapelketa.18:30. Sagardo-dastatzea.18:30. Haur-jolasak.19:00-21:00. Joxe Mendizabalekin erromeria.23:00. DJ Mondongoren emanaldia.
Raluy Zirkua. Zirku-museo itxura du Raluyk, XX. mende hasierako zirku tradizionaletan girotutakoa baita. Ostiraletik igandera ikuskizunak eskainiko ditu San Estebango aparkalekuan. Bi saio: 17:00 eta 19:30.
17:30. Parkearen irekiera ekitaldia eta haurrentzako merienda. 20:00. Afaria. Norberak eramanda eta edaria udalaren esku.
Jazz kontzertua. Ura Duo, Gonzalo Eninal pianoan eta Alex Haro saxoan. ETa gainera, '7 euskal eskultore' erakusketa: Eider Baile, Luisa Aranburu, Virginia Bosch, Pablo Zuriarrain, Amaia Imaz, Uxue Lasa eta Angel Navas.
17:00. Andrea Vitoriaren emanaldia eta Albizturko gazteen dantza emanaldia. Ondoren. Merienda eta ume jolasak. 19:30. Afaria izango da, parrilla egongo da eta edateko garagardo bereziak. Bizkor guraso elkarteak antolatuta, Zerbeza Festa.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Angel Caballero Amondarain (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile bikaina izan zen. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak ziren, bere bizitza laburra bizi eta jaio zen herriko biztanleak. Lapitza beti eskuan, edozein paperek balio zion bere aurpegiak biguntzeko. Etxean, zuhaiztiak garbira pasatzen zituen eta "azken artea" sortzen zuen, erretratatuari ematen zion karikatura. Antza harrigarria zen beti.
Mertxe Amondarainek Gazaren inguruan sortu dituen ilustrazioak ikusi ahal izango dira erakusketetan. Mertxe Amondarain tolosarrak, Palestian bizitzen ari den izugarrikeria islatu nahi izan du, nolabait Palestinako herriari, oso modu xumean, bere laguntza eskainiz. Bere marrazkirako zaletasun eta dohainetik abiatuta, ilustrazioen bidez gertatzen ari dena irudikatu du, ahanzturan eror ez dadin. Hilabeteak egin ditu, egunero, marrazteko argazkien bila, argazki horiek marraztuz, protagonistak marraztuz eta izugarrikeria egunez egun begiratuz. Begirada horren emaitza da erakusketa, gertatzen ari denaren kontakizun bat.
Aurrez aurrekoa. 'Eman lehenengo pausoak argazki ukituan GIMPekin'. 16 ordu. Gaztelaniaz.
Aurrez aurre. 'Oinarrizko interneta. Nabigatzen eta posta elektronikoak bidaltzen ikasi'. 20 ordu. Gaztelaniaz.
'7 euskal eskultore' erakusketa: Eider Baile, Luisa Aranburu, Virginia Bosch, Pablo Zuriarrain, Amaia Imaz, Uxue Lasa eta Angel Navas.