10:00-14:00. Bertako produktuak, xaboiak, bitxigintza, larrugintza... Amaieran, bertako produktuekin osatutako saskia zozkatuko dute. Urritzondo pilotalekua. 10:30-11:30. Haurrentzako tailerra: 'Egin dezagun magia paperarekin!'.
Gero Axular dantza taldearen ikuskizuna 20. urteurrena ospatzeko. '20 urte GEROago'.
'Batetik bestera'. Sarrera: 5 euro. Batetik Bestera: Kontzertua haurrei eta familiei zuzendutako ekimen eszeniko-musikala izango da. Musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituen sorkuntza originala. Proposamen garbi, txukuna eta oso dibertigarria! Txorien migrazioen bidez giza migrazioen gainean hausnartuko dute. Guretik igarotzen diren txoriei eta beren ohiturei buruz ariko dira.
Bailarako gazteen bertso saioa. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapena baliatuz bertan parte hartuko duten bailarako bertsolari gazteekin bertso saioa egingo da, hurrengo urteetarako bailarako gazteen saio bezala mantentzeko asmoz gainera.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Mirari Bengoa Garmendia tolosarraren pintura erakusketa.
Eskutitzak eta egunerokoak irakurtzeak saria du. Apirilean zehar, liburutegiko gutun edo egunerokoen liburuak irakurtzen dutenen artean opari txartelak zozkatuko dira.
Zen ikastaroa. Bigarren maila. Arnasketa, txakrak, meditazioa eta energia. Juantxu Zabalak eskainita. Ostiral eta larunbatean 19:00-21:00 bitarte, eta igandean, 11:00-13:30 bitarte. 608 14 80 42 edo zendonosti@gmail.com
Aurrez aurrekoa. 'Zure bidaia planifikatu'. 6 ordu. Euskaraz.