SAN JOAN EGUNA 18:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin.20:30. Herri afaria plazan. Izen-ematea: Ekainaren 12ra arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eraman behar ditu. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten. 22:15. Kukuak Kantuz abesbatzaren kantuak. Ondoren, txalapartariak eta suaren festa txistulari, dantzari eta ahosoinuarekin.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
'7 euskal eskultore' erakusketa: Eider Baile, Luisa Aranburu, Virginia Bosch, Pablo Zuriarrain, Amaia Imaz, Uxue Lasa eta Angel Navas.