Alpino Uzturre mendi elkartearen irteera. Belate Mendatea - Auritz ibilaldia. Tolosako XIV orduak mendi martxa prestatzeko azken testa izango da. Nafarroan zehar, GR-12 bidetik.
Altzuruzelai mendi itzuli zirkularra. Ibilaldiaren ondoren bazkaria Santa Marina elkartean.
Aizkardi mendi taldearen ibilaldia. Erlo eta Xoxote.
Herri Urrats, Senperera joateko autobusa. 09:00. Ikaztegieta, Kiroldegiko geltokia. 09:05. Alegia, Ferreteriko geltokia. 09:10. Tolosa, Santa Klarako geltokia. 09:15. Anoeta, Apatxe baserria. 09:20. Irura, ikastola. 09:25. Villabona, elizako geltokia.
Gipuzkoako III. Errotagintza Topaketa. San Salvador Bekoa errotan bisita gidatua. Aurrez izena eman beharko da 943 65 24 13 telefono zenbakian edo kultura@altzo.eus helbidean.
Gipuzkoako III. Errotagintza Topaketa. Txuringaineko errotan bisita gidatua. 10:30. Herriko plazatik aterako dira. Aurrez izena eman beharko da 634 289 327 telefono zenbakian edo kultura@larraul.eus e-mailean.
11:30. Nerabe eta gaztetxoen arteko jolasak Gure PlazaTxoren eskutik. 17:00. Gaztetxoen frontenis finalak.
Fluctus Quartet-en arte-kemena lau musikari profesionalen elkarketatik sortu zen, hari-laukotearen mundua esploratzeko gogo biziz eta indartsu, gaur egungo publikoari bere bertsiorik onena eta pertsonalena eskaintzeko asmoz. Laukotea osatzen dute: Paula Alarcón Saurak (biolina), Pedro Roque Cobok (biola), Manuel Martí Lópezek (biola) eta Pablo Ruiz Arranzek (biolontxeloa).
Gipuzkoako III. Errotagintza Topaketa. Ieraregibizkar errotan bisita gidatua. 12:00etan eta 14:00etan. 657 37 01 56 telefono zenbakian edo pellozabalagunea@amezketa.eus helbidean aurrez izena eman behar da. Helduentzat tailerra (10 euro), errota martxan ikusi, taloa egin eta bertako produktuekin dastatu. Haurrentzat tailerra (dohainik). Antzinako erara, artaburutik hasi eta irina bilakatu arteko prozesuaren erakusketa.
Eskultura bizidunak historia luze eta zabala du. Gizakia beti liluratu izan da nolabaiteko ekintza edo mugimendu bat erreproduzitzen duen figura baten aurrean, bizitza duenaren itxura emateko. Horregatik erabili izan da irudi bizidunen magia, zibilizazio zaharrenetatik hasi eta gaur egunera arte.
Eskutitzak eta egunerokoak irakurtzeak saria du. Apirilean zehar, liburutegiko gutun edo egunerokoen liburuak irakurtzen dutenen artean opari txartelak zozkatuko dira.
Angel Caballero Amondarain (Tolosa, 1912-1977) karikaturagile bikaina izan zen. Marraztea zen bere zaletasuna eta bere modeloak Tolosako herritarrak ziren, bere bizitza laburra bizi eta jaio zen herriko biztanleak. Lapitza beti eskuan, edozein paperek balio zion bere aurpegiak biguntzeko. Etxean, zuhaiztiak garbira pasatzen zituen eta "azken artea" sortzen zuen, erretratatuari ematen zion karikatura. Antza harrigarria zen beti.
Mertxe Amondarainek Gazaren inguruan sortu dituen ilustrazioak ikusi ahal izango dira erakusketetan. Mertxe Amondarain tolosarrak, Palestian bizitzen ari den izugarrikeria islatu nahi izan du, nolabait Palestinako herriari, oso modu xumean, bere laguntza eskainiz. Bere marrazkirako zaletasun eta dohainetik abiatuta, ilustrazioen bidez gertatzen ari dena irudikatu du, ahanzturan eror ez dadin. Hilabeteak egin ditu, egunero, marrazteko argazkien bila, argazki horiek marraztuz, protagonistak marraztuz eta izugarrikeria egunez egun begiratuz. Begirada horren emaitza da erakusketa, gertatzen ari denaren kontakizun bat.